Berriak

 

Arrigorriagako Udalak emakumeentzako osasun-arloko gaietako prestakuntzaren aldeko apustua egingo du 2019an ere. Hain zuzen, Maitasunari eta bikote-harremanei buruzko tailerra sartu du bere programazioan, 8 ordukoa.

Helburua da parte-hartzaileei laguntzea bikote-harreman txarrak sortzen eta iraunarazten dituzten subjektibitateko elementu horiek identifikatzen eta aldatzen. Horretarako, maitasun onaren, maitasun txarraren eta tratu txarren arteko aldea aztertuko da. Maitasun-mito nagusiak berrikusiko dira, desmuntatzeko, baita parte-hartzaile bakoitzaren maitasunaren ikuskeran zer leku duten ere; horrez gain, nork bere maitasun-proiektua eraikitzen ikasiko du.

Hala, emakumeok maitasunaz zer espero dugun, eta maitasunagatik zer “eman eta egiteko” prest gauden, laranja-erdiaren mitoa, eta bikoteko menpekotasuna eta gizon-emakumeen maitasun-rol desberdinak izango dira aztergai.

Horretarako, 4 saio teoriko-praktiko egingo dira, bakoitza bi ordukoa: otsailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an izango dira herrigunean, eta martxoaren 7an, 14an eta 21ean eta 28an Abusun. Saio guztiak 18:00etan izango dira.

Tailer horietan parte hartzeko, beharrezkoa da herriguneko edo Abusuko Herritarren Arreta Zerbitzuan, HAZen, izena ematea. Tailerra herrigunean egiteko, urtarrilaren 21etik 31ra, biak barne, eta Abusun egiteko, otsailaren 18tik 28ra.

Bi tailerrak Miriam Herbónek gidatuko ditu; soziologoa, sexologoa eta genero-gaietan aditua da, eta arlo honetako Udalaren jardueretan lagundu izan du aurretik ere.