Berriak

 

Gabonetako oporretan eskainitako mintegi teknologikoen ondoren, Arrigorriaga 2022 Gazte Estrategiak prestakuntza-lerro honetan sakontzen jarraitu du, azken urteetan jarduera teknologiko ugari antolatu baitira. Alde horretatik, beharrezkotzat jo da gazteen gaitasun eta zaletasun teknologikoak garatzea.

Prestakuntza-plan honen bitartez, ikasleak teknologia- eta robotika-begirale bihurtuko dira, eta etorkizunean, eskolaz kanpoko ekintzetako eta udalekuetako ikasleak heziko dituzte. Edozein gaztek har dezake parte, baina bereziki interesgarria da honako profil hauentzat: irakasle-ikasketekin eta haur hezkuntzarekin lotutako prestakuntza duten gazteak, astialdiko begirale gisa esperientzia duten gazteak edo kirol-, musika- edo arte-begirale moduan lan egin duten gazteak.

Helburua honako hau da: parte-hartzaileek eskoletan STEAM proiektuak lantzeko trebetasun digitalak eskuratzea. Hori dela eta, robotika hezigarria, programazioa, alfabetatze digitala eta halako eduki teknologikoak jorratuko dira.

Guztira, 12 plaza eskaintzen dira 15 eta 29 urte bitarteko nerabe eta gazteentzat. Prestakuntza trinkoa izango da, eta hiru asteburutan emango da (otsailak 9-10 eta 23-24 eta martxoak 9-10), bai larunbatetan eta bai igandetan (9:00-14:00 eta 15:00-20:00) Kultur Etxeko ikus-entzunezko aretoan. 60 ordu teoriko eta 20 praktiko izango dira guztira, eta, behin prestakuntza amaituta, dagokion diploma banatuko da curriculumean gehitzeko.

Izena emateko epea 2019ko otsailaren 1a arte egongo da zabalik, eta astelehenetik igandera egin daiteke, bai Gaztegunean (16:00-21:00) eta bai Abusuko HAZen (08:00-14:45). Ikastaroaren prezioa 80 eurokoa da, baina beherapenak aplika daitezke langabezian egoteagatik, ikasle izateagatik edo familia ugari bateko kide izateagatik.

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Gaztegunearekin: 946 001 876 telefono-zenbakira deituz edo gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.