Berriak

 

Arrigorriagako udal-liburutegiak antolatzen dituen topaketa literarioen barruan, urtarrilaren 17an (osteguna) Francisco Paneraren “Siete Cuerdas” eleberriaren aurkezpena izango dugu Kultur Etxean. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta idazle basauriarrak gidatuko du.

Paneraren eleberri hau argitaratu duen hirugarrena da, “El sueño de Akala” (2012) eta “Mentir es encender fuego” (2015) lanen ondoren. Eleberriak musikarekin eta XVIII. Mendearen amaierarekin lotutako bidaian murgiltzen gaitu: Pirinioetako herrixka batetik eta Paris eta Vienako orkestretatik W. A. Mozarten azken estreinaldira arte. Frantzia iraultzailean zehar bidaiatzen duen eta justiziatik ihes dabiltzan pertsonak ezkutatzen dituen orkestra bat izango da protagonista, eta, gerraren arrastoari jarraituz, Bilboraino iritsiko dira, Frantziako armadak okupatutako hiri bat.

Kartela (PDF 790KB)