Berriak

 

Sinaduraren protokoloa bete ostean, Arrigorriaga udalerriak Euskadi Lagunkoia proiektuan izena eman du modu ofizialean. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) lan-metodologia eta lau faseko zikloari (planifikazioa, ezarpena, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza) jarraituz, duela hilabete batzuk hasi da lanean udalerria hainbat helburu lortzeko asmoz.

Bestalde, komunitateak parte hartzeko prozesuak sortu nahi dira, eta udalerriko eskumen-esparruetan aldaketak erraztu nahi dira. Hori guztia hiritarren bizitza-kalitatea hobetzeko asmoz.

Gainera, aukera ona da hiritarren bizitzan ongizatea sortzen pertsona helduek duten garrantzia aprobetxatzeko, kontuan hartuta Arrigorriagako biztanleen %16,55ek (2.030 pertsona) 65 urte baino gehiago dutela eta % 6,4k (785) 80 urte baino gehiago. Horrez gain, Euskadi Lagunkoia proiektuaren parte izanda, laguntasuna sustatzeko ekimenen sare bat sortu nahi da Euskadin.