Berriak

 

Datorren astelehenean, abenduaren 17an, Arrigorriagako Udalaren Euskaldun Berria erakusketa-aretoan, jardunaldi bat egingo da, Arrigorriaga 2020 estrategia aztertu eta hausnartzeko, Enpleguaren eta Garapen Ekonomikoaren inguruan.

Asier Albizua alkateak hasiko du jardunaldia, 13:00etan, eta, ondoren, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Maite Barahonak hitz egingo du; hark Enplegu, Gizarte-inklusio eta Berdintasun Saileko foru-diputatuari emango dio hitza. Teresa Laespadak egungo enpleguaren egoeran inguruko Foru Aldundiaren ikuspegia azalduko du, eta, ondoren, Eva Armestok hitz egingo du, foru-erakundeko Enpresa Sustapenerako Zerbitzuaren buruak. Garapen ekonomikoan sakonduko du, eta Arrigorriagako Udalak Martiartu I poligonoaren inguruan egindako akordioa azalduko du; azkenean, Aldundiak diru-laguntza bat eman dio, poligono horren beraren Kudeaketa eta Hobekuntza plan bat egiteko.

Ondoren, lunch txiki bat egingo da 14:00etan. Jardunaldira joan nahi dutenek, gonbidapena eska dezakete, enplegua@arrigorriaga.eus mezu elektroniko bat bidalita, edo 944 02 02 00 telefono-zenbakira deituta.