Berriak

 

Arrigorriagako udal-frontoia Bizkaiko kluben arteko XXVIII. txapelketako finalen jokalekuetako bat izango da. Final horiek hainbat modalitatetan banatuko dira, eta datozen asteburuetan jokatuko dira Galdakaoko, Zornotzako, Orozkoko, Areatzako, Sopelako, Portugaleteko, Markina-Xemeingo eta Miribillako frontoietan.

Arrigorriagako udal-frontoiari dagokionez, datorren larunbatean (hilak 22) jokatuko dira gizonezkoen gomazko paleta modalitateko finalak. Goizeko 10:00etan hasiko dira partidak.

Hona hemen jardunaldiaren egitaraua (doako sarrera) :

  1. PARTIDA: 3. mailako seniorrak: OLARRETA “B” (GORKA BERMUDEZ – LEIRE ETXANIZ) vs. OLARRETA “C” (EDER ERKOREKA – ANTXON ORTUZAR).
  2. PARTIDA: 2. mailako seniorrak: BIDEBIETA (NATXO RODRIGUEZ – JESUS GARCIA) vs. GETXO “B” (JON ANDER AGIRREGOITIA – ARKAITZ SUSTATXA).
  3. PARTIDA: 1. mailako seniorrak: LEA “A” (JOSU IMAZ – GURUTZ ARRIAGA) vs. ZIERBENA “C” (IÑAKI LEONARDO – ANTONIO SANTIESTEBAN).