Berriak

 

Lucas Fuicaren “The Record” lanak irabazi zuen Umorea Labur jaialdiko XVII. edizioko umorezko film laburrik hoberenaren saria. Beste urte batez, Lanbarri kultur elkarteak antolatu du, Arrigorriagako Udalarekin elkarlanean. Lonbo aretoan egin zen, abenduaren 10etik 15era.

Sail Ofiziala 29 film laburrek osatu zuten, nahiz eta jaialdiak, berriz ere, udalerriko eta eskualdeko lanentzako ohiko tokia ere izan. “The Record”-ekin batera, Pello Gutiérrezek, “Zain” filmak irabazi zuen Zuzendari Onenaren Saria; Isabel Gaudik, “Tiempos Muertos”-en egindako lanagatik, Aktore Onenaren saria; Rubén Tejerinaren “El Jarrón” lanak irabazi zuen Ikus-entzuleen Saria, eta Fernando Veraren “Robarte una nochek” ikus-entzule gazteek emandako saria lortu zuen.

Iñigo Salinerok eta Gorka Aguinagaldek aurkeztu zuten itxiera gala, eta, bertan, Rosario Pardo aktorearen ibilbidea saritu zen.

Irabazleen zerrenda:

  • Film laburrik onena: Lucas Fuicaren "THE RECORD".
  • Zuzendaririk onena: PELLO GUTIERREZ, “Zain” lanagatik.
  • Aktore onena: ISABEL GAUDÍ, “Tiempos Muertos” lanagatik.
  • Ikus-entzuleen saria: Rubén Tejerinaren “EL JARRÓN”.
  • Ikus-entzule gazteen saria: Fernando Veraren “ROBARTE UNA NOCHE”.

Ohorezko Txantxarria: Rosario Pardo