Berriak

 

Abusu Zentro Soziokulturala Ortzi Acosta aktorea protagonista duen "Ilusioa" antzezlanaren agertokia izango da ostiralean. Lana ikusle guztientzat da, eta 19:00etan hasiko da. Sarrera doan da.

Egoerei aurre egiteko gaitasuna, ilusioa eta ekinean aritzea dira hiru mugarriak. Obra honen egileak, bere kirolari eta artista ibilbidean, bere helburuen lorpenean ipar orratz gisa erabili dituen ideiak. Obra honen bitartez, ilusioak duen eraldatzeko gaitasuna aldarrikatu nahi da. Bizitzari aurre egiteko berme eta aldaketarako abiapuntu gisa, alegia.