Berriak

 

Arrigorriagako liburutegiek, herrigunekoak eta Abusukoak, orri-markagailu berri bat atera dute 2019ko egutegiarekin batera. Bertako irudia Buiako Inés Cárcoba Omabeiti artistaren obra originala da. Artistak liburu bihurtutako hegoak astintzen dituzten tximeleta xelebre batzuk margotu ditu, kolore biziak erabiliz.

Tximeletaren sinbologia

Tximeletak oso deigarriak dira, kolore bizi-biziak baitituzte. Lore hegalariak edo maitagarri magikoak dirudite. Kultura guztietan, tximeletek alaitasuna adierazten dute, transformazioaren ikur baitira; izan ere, transformazio- edo metamorfosi-prozesuan beren egitura genetikoa erabat alda dezaketen izaki bizidun bakarrak dira (beldarraren DNAk ez dauka zerikusirik tximeletarenarekin). Horrenbestez, erabateko transformazioaren ikur dira.

Irakurketa ere transformazio pertsonal eta sozialerako tresna da. Hori dela eta, mundu guztia animatzen dugu liburutegietara gerturatzera eta mailegatutako liburuekin batera artelan txiki hori eskuratzera.