Berriak

 

Urtarrilean, otsailean eta martxoan abdominal hipopresiboen tailer bat eskainiko da udal kiroldegian, astearteetan eta ostegunetan, 10:30etik 11:20ra. Guztira 15 plaza erreserbatu dira.

Tailerraren helburua zoru pelbikoko muskulatura indartzea da, erditzeak, menopausiak edo adinak eragindako narriaduraren ondoren. Horrez gain, gernua galdu edota puxika, umetokia edo ondestea erortzen diren egoerak prebenitzeko egokia da, edota disfuntzio sexualeko kasuetarako; izan ere, norberarenganako segurtasuna indartu egiten da. Aldiz, haurdun dauden emakumeentzat edo hipertentsio arteriala daukatenentzat ez da komenigarria.

Interesatuta dauden bazkideek izena urtarrilaren 25era arte eman dezakete kiroldegian bertan, 51,90 euroko prezioa ordainduta; bazkide ez direnek urtarrilaren 26tik aurrera eman ahalko dute izena, 94,70 eurotan. Tailerra urtarrilaren 3an hastea aurreikusi da.