Berriak

 

Abusu Zentro Soziokulturalak 15 urte betetzen dituen honetan, liburutegiak publizitate-iragarki bat egin du “Auzoari begira dagoen liburutegia” izenburupean. Iragarki horrek liburutegian egiten den lanaren espiritua islatzen du: komunitatearen zerbitzurako lana eta auzoko eragile guztien inplikazioa (Abusu Sarean, elkarteak, erakundeak eta partikularrak) irakurketa sustatzeko.

Irakurtzea funtsezkoa da garapen pertsonal, sozial eta komunitariorako, eta, hortaz, ahalik eta laguntzaile gehien behar dira arlo horretan Abusuko haur eta gazteen bideratzaile eta eredu izateko. Ildo horretan, askotariko jarduerak antolatzen ditu liburutegiak: kanpainak, irakurketa eta idazketa taldeak, txikitatik irakurtzen hasteko ekimenak, familientzako gidak, etab. Horrez gain, Liburu Azoka eta Abusuko Aste Kulturala antolatzen laguntzen du.

Bideoa esteka honetan ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=mBk0S0Mzhjo; edo liburutegiaren Facebookeko orrialdean (Abusuko biblioteka Arrigorriaga).

Bestetik, datozen asteetan liburutegira etorri eta libururen bat maileguan hartzen duten guztiek poltsa polit bat jasoko dute opari. Edizio mugatukoa da, eta, horren bidez, liburutegiak opari bana egin nahi die erabiltzaileei, Zentro Soziokulturalean ireki zenetik 15 urte igaro direla ospatzeko