Berriak

 

Nerbioi Ibaizabal Gaztedi proiektuaren barruan, eta, aurreko edizioaren emaitza onak kontuan hartuta, Nerbioi-Ibaizabal Bokazio-Orientazio Programa jarri da martxan. Xedea da DBHko 4. mailatik batxilergoko 2. mailara (biak barne) arteko nerabeei eta euren familiei erabakiak hartzeko tresnak helaraztea etorkizunerako lan-ikasketak bideratzeari dagokionez, gaur egungo eta etorkizuneko lan-panorama oinarri hartuta (etorkizuneko lanbideak). 

Zentzu horretan, hainbat udalerritan antolatuko dira nerabe eta familientzako saioak (taldeak bereizita), non gaur egun existitzen diren aukera akademikoak eta lan-aukerak azalduko dituzten (unibertsitatea, lanbide-heziketa, lanbide-heziketa duala, atzerriko ikasketak...), lanerako eta bizitzarako gaitasunak alde batera utzi gabe. Horrez gain, gurasoen eta seme-alaben arteko elkarrizketak sustatzeko espazio bat sortu nahi da.

Arrigorriagan, Gaztegunean izango dira saioak, urtarrilaren 15ean eta 16an, lehenengo gazteentzat 17:00etatik 19:00etara eta, gero, familientzat 19:00etatik 21:00etara.
 
Zer ikasi nahi duzun argi ez badaukazu, eta zeure buruari honako galdera hauek egiten badizkiozu: Zer izan nahi dut?  Zer irtenbide profesional dauka?  Zer ikasi behar dut nahi dudan horretan lan egiteko? Orduan, programa aukera bikaina da zalantzak argitzeko. 

Parte hartu nahi duten nerabeek tutore gisa arituko den pertsona batekin eman beharko dute izena. Saioa hasi baino 10 egun lehenago eman ahal izango dute izena, eta epea saio hasi baino 2 egun lehenago amaituko da. Izena emateko, jarri harremanetan honako helbide elektroniko honekin:  gazteria@arrigorriaga.eus

Zaratamoko familiek ere parte hartu ahal izango dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Gazteria Zerbitzuko arduradunekin harremanetan jarri 946 001 876 edo 688 618 731 telefono-zenbakietan.

**Nahitaezkoa izango da bi saioetan parte hartzea. Ez baduzu lehen saioan parte hartzen, ezingo duzu bigarrenean parte hartu, ezta profesionalen banakako kontsultetara joan ere.