Berriak

 

Joan den urrian, Iratxe Fresneda zinemagileak eman zion hasiera BERTOKO OSTEGUNAK ekimenari, Arrigorriagako pertsona erreferenteekin hurbileko topaketei. Ondoren, azaroan, Mikel Ricorekin elkartu ginen. Bada, abenduan, zehazki hilaren 20an, Ainhoa Galdeano etorriko da bere aisialdiko une bat herrikideekin igarotzera.

Patinatzaileak arrakasta handia izan du nazioartean, Euskaraldiako Hamaikakoaren kide izan da eta bera ere Arrigorriagaren enbaxadore handia da. Hobeto ezagutzeko eta, are gehiago, harekin hitz egiteko aukera izango dugu, kafe baten inguruan, giro lasaian.

Aurrekoan bezala, hitzordua udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-aretoan izango da, 19:00etatik aurrera. Bertaratuek galderak egin ahalko dizkiote patinatzaileari eta argazki bat eramango dute oroigarri etxera.

Kartela (PDF 146KB)