Berriak

 

Adinekoekin lagunkoiak diren hirien proiektuaren helburu orokorra da Arrigorriaga lagunkoiagoa bihurtzea adinekoekin, bere potentzialari etekina ateraz eta zahartze aktiborako aukerak emanez. Proiektua urratsak egiten ari da, urriaren bukaerako eta azaroaren hasierako hitzaldi informatiboen eta parte-hartze talde eragilearen lehen bileren ondoren.

Kasu honetan, parte hartu nahi dutenen eskura jarriko dira galdetegi batzuk, haren iritzi eta esperientzien berri izateko inguruaren eta zerbitzuen lagunkoitasun-mailarekin lotutako zenbait gairen gainean. Herriko hainbat tokitan har daiteke: udaletxeko HAZen, kiroldegian, farmazietan eta abar. Eta sarean ere sar daiteke, Udalaren webguneko esteka honetan:
http://www.arrigorriaga.eus/es-ES/Tramites/tablonanuncios/ayuntamiento/Paginas/ANUNCIO2018110501.aspx

Galdetegia irekia da, eta ikuspegi guztiak jasotzeari begira egindakoa. Interesgarria da udalerriko jendeak parte hartzea eta ekarpenak egitea, prozesuaren protagonista izanez eta, lagunkoi izateari dagokionez, komunitatearen gune ahulak eta onurak identifikatzen lagunduz, gizarte-ahalduntzeari ekarpena egiteko.

2018an, proiektuak diagnostikoaren epea bukatuko du, herritarrak proiektua egiten parte hartzeko mekanismoak ezarriz, gainerako teknikari profesionalekin, tokiko eta udalerriko ordezkari politikoekin eta komunitateko bestelako agente batzuekin proiektuaren talde eragilea osa dezaten.