Berriak

 

Arrigorriagako udaletxeko plaza Gazteen Arte Azokaren bosgarren edizioaren agertokia izango da abenduaren 15ean eta 16an. Oraingo honetan, hamabi bat saltoki inguru egongo dira, erakustaldiak egiteko eta produktuak saltzeko.

Azokaren xedea gazteen sormen artistikoaren erakusleihoa eta talentu berrientzako foroa izatea da. Gazteen proposamen berritzaileak izango dira oinarria, produkzio propioa ardatz dutenak.

Arrigorriagako Udaleko Gazteria sailak sortutako lanak saltzeko eta erakusteko gune bat eskainiko die artista horiei, Gabonak heltzear daudela aintzat hartuta. Horrela, larunbatean, goizeko 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita azoka eta, igandean, berriz, 11:00etatik 15:00etara.

Merkatuarekin batera, hainbat jarduera egingo dira. Larunbatean, kristalezko mosaiko tailer bat egingo da, 12:00etatik 14:00etara. Arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, plastiko birziklatuaren tailer bat egingo da, eta 17:30 eta 19:30 bitartean, makramezko pultserak egiteko bat. 18:00etatik 19:30era, perkusio tailer bat ere egingo da.

Igandean, tailerrekin jarraituko da: 11:00etatik 15:00etara, zeta margotuaren tailerra, eta, 11:30etik 12:30era harizko mandalen tailerra. Dantzak ere tokia izango du: 13:00etatik 13:45era Aritz Berri taldeak dantza-erakustaldia egingo du. Horrez gain, asteburu osoan, Bego akademiak antolatutako marrazki eta pintura erakusketa ikusteko aukera egongo da osoko bilkuren aretoan

Gabonak hurbil daudenez, eta jai giroa sortzen joateko, alde batetik, 5 eurotik gorako erosketak eginez gero, artistek eskuz egindako produktuen otzara batzuk zozketatuko dira, eta, bestetik, 10 eurotik gorako erosketak eginez gero, doako pintxo-poteaz gozatzeko aukera eskainiko da taberna kolaboratzaile hauetan: Poli Berria, Erreka, El Clandestino eta Mississippi.

 
Egitaraua (PDF 94KB)
 
Kartela (PDF K270B)