Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Euskara Zerbitzuak, ehun eta berrogei euskal udal eta mankomunitate inguruk egin duten bezala, aurten ere Euskarazko Produktuen Katalogoa hedatzeko konpromisoa hartu du, dagoeneko bere 21. edizioan.

Katalogo berria haur eta gazteei zuzendutako tresna erabilgarri eta baliagarria da, eta bertan ehunka erreferentzia jaso dira gutxi gorabeherako prezioekin. Hainbat ataletan sailkatuta daude: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailuak eta jokoak, komikiak, eskola materiala, liburu elektronikoak eta gurasoentzako produktuak.

Iaz bezala, paperezko bertsioak bere irismena 16 urteetara luzatzen da. Horregatik, bi ataletan banatu da, bata 0 eta 12 urte bitartekoei zuzendua eta bestea 12 eta 16 urte artekoei.

Hurrengo egunetan, Arrigorriagako Udalak katalogoa postaz bidaliko du urtebete eta bost urte bitarteko haurrak dituzten 476 familietara eta 892 gutun bidaliko ditu sei eta hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familietara. Paperezko edizioaz gain, Euskal Herrian 100.000 ale banatuko direlarik, bertsio digitala ere eskuragarri egongo da berriztatutako www.katalogoa.eus webgunean, mugikorretatik eta tabletetatik sartzea errazteko egokitu dena. Bertan, informazio ugari aurkitu ahalko da, eta argitaletxeek sarean dituzten dendetarako sarbideak egongo dira. Webgunea etengabe eguneratzen da, urte osoan kontsultatzeko aukera egon dadin.

Katalogo osoa (PDF 4.7MB)