Berriak

 

Bihar, 17:00etatik 18:30era, Athletic taldeko Amaia Olabarrieta jokalaria, Padura Saskibaloi Elkartea eta Etorkizun Futbol Taldea bilduko dituen mahai-ingurua egingo da Lonbo Aretoan, Koikili Lertxundi futbolari ohiak moderatuta.

Padura Saskibaloi Elkartearen ordezkaria Jon Ander Paredes izango da, eta Etorkizun Futbol Taldearena Roberto González. Haiekin izango da, halaber, Euskara eta Komunikazioko zinegotzi Sonia Rodríguez. Jardunaldian, parte-hartzaileek euskararen normalizazioan sakonduko dute, udalerriko kirol-jardueretan ere normalizazioa bilatu behar dela azpimarratuz.

Kartela (PDF 153KB)