Berriak

 

Arrigorriagako Berdur Barik 2018 lehiaketa pasa den hilaren 23an amaitu zen, eta honako hau da balantzea: 9 lan aurkeztu dira sariketara eta guztira 105 gaztek parte-hartu dute, 53 neska eta 52 mutilek. Hauetatik 8 lan lehen-mailakoak dira, 12 eta 17 urte bitarteko gazteek gauzatuta, eta beste bat bigarren mailakoa, 18-26 urte bitartekoena.

Lehen mailako lanei dagokienean, “Jarri nire tokian” eta “Instagrameko argazkiak” lanak saritu dituzte, eta bigarren mailan Ollarganeko Zubietxe elkarteak gauzatutako “Mitos” lana. Aipaturiko lehen-mailako lan bakoitzak diploma bat eta 150 euroko saria jaso du eta bigarren mailakoak, diploma eta 200 euroko saria.

Aurkeztutako lan gehienetan bistakoa da “BELDUR BARIK JARRERA”, indarkeria matxistaren irudi sentsazionalista eta melodramatikotik aldentzen dena eta horri modu urratzaile, kritiko eta baikorrean aurre egiten dion jarrera. Orokorrean, gizonezkoenganako berdintasun ezaren aurkako jarrera kritikoa, proaktiboa eta konprometitua baino argiago islatu da emakumeen autodefentsa eta ahalduntzea lan guztietan.