Berriak

 

Gizarte antolakuntza erantzunkidea Berdintasunerako III. Udal planeko lau ardatzetako bat da. Gizonezkoak etxeko lanetan erantzunkide egiteak, lan-egiturak bizitza pertsonalera eta familiakoaren beharretara moldatzeak eta zerbitzu sozio-komunitarioak egokitzeak erraztu egingo du bizitza pertsonala, familiarra eta profesionala uztartzea.

Hori horrela, Arrigorriagako Udalak 2010eko Uztartze Erantzunkiderako Gidaliburua eguneratu du, pertsona guztiek, gizon eta emakumeek, eskura dituzten eskubide eta baliabideak ezagutu ditzaten gauzatu beharreko zaintza lanak antolatzeko helburuarekin.

Sarean zein paper formatuan dago eskuragarri. Dokumentuak pertsonen zaintzarako ESKUBIDEAK eta BALIABIDEAK biltzen ditu eta, modu berean, eskubideen atalean lizentziak, baimenak eta oporrak, eszedentziak, eta, azkenik, lan-jardunaldiaren murrizketa. Baliabideetan aholkularitza eta informazioa, eta zerbitzuak aurkituko ditugu, baita mendekotasuna duten pertsonentzako arretarako baliabideak ere.

Gidaliburuko baliabide guztiei dagokienez, honako hau azaltzen da: zein motakoa den, zein diren ezaugarri nagusiak eta zenbatekoa den dagokion diru-laguntza.
Udalaren webgunean atal bat ireki da informazioa lortzeko, eta hirigunean dagoen Herritarrentzako Zerbitzuan eta Abisun paperezko aleak eskuratu daitezke.

Pertsonak zaintzeari lotutako eskubideen eta baliabideen gida (PDF 426KB)