Berriak

 

Euskaraldiaren 11 egunei amaiera emateko, eta horren harira eginiko hasierako eta amaierako ekitaldiak osatze aldera, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Arrigorriagan egun batzuk lehenago hasiko gara ospatzen, azaroaren 28tik 30era bitartean, Batxilergoko ikasleentzako ikastaro batzuekin. Institutuan izango dira eta bertan euskararekiko motibazioa eta jarrera landuko dituzte.

Ostiralean, hilaren 30ean, Tanttaka taldearen “Izoztutako Haizea bezala” antzezlana izango dugu ikusgai, 20:00etan, Lonbo Aretoan. Gazteei zuzendutako antzezlana da eta sarrerak 9 euro balioko du.

Horrez gain, abenduaren 3an bertan, datorren urteko “11 arrazoi euskaraz hitz egiteko 2019an” egutegia iritsiko da etxeetara. Egutegi hori egiteko, Arrigorriagako hamaikakoaren laguntza izan dugu.

Bestetik, hilaren 3an (astelehena), Lehen Hezkuntzako ikasleek Euskararen Egunarekin lotutako zenbait jarduera egingo dituzte, hala nola “Euskaraz bizi nahi dugu” horma-irudi kooperatiboa.

2019ko egutegia (PDF 184KB)