Berriak

 

Joan den urrian, Iratxe Fresneda zinemagileak eman zion hasiera BERTOKO OSTEGUNAK ekimenari, Arrigorriagako pertsona erreferenteekin hurbileko topaketei. Orain, azaroan, zehazki datorren 29an, Mikel Rico etorriko da bere aisialdiko une bat herrikideekin igarotzera.

Athleticeko jokalaria zintzotasunagatik eta profesionaltasunagatik nabarmentzen da joko zelaian; Arrigorriagaren enbaxadore handia da. Hobeto ezagutzeko eta, are gehiago, harekin hitz egiteko aukera izango dugu, kafe baten inguruan, giro lasaian.

Aurrekoan bezala, hitzordua Udalaren Euskaldun Berria erakusketa-aretoan izango da, 19:00etatik aurrera. Bertaratuek galderak egin ahalko dizkiote jokalariari eta argazki bat eramango dute oroigarri etxera.