Berriak

 

Gero eta gutxiago falta zaigu Gabonetarako, eta 2019. urteko epifania prestatzeko lanek aurrera egiten jarraitzen dute irmo; hori dela eta, 46. antzezlanean parte hartu nahi dutenek azaroaren 28an eta 29an eman ahal izango dute izena Gaztegunean, 18:00etatik 20:00etara.

Gabonetako ospakizunetan, Epifania antzeztea oso errotuta dagoen tradizioa da Arrigorriagan, 1969. urtetik aurrera egiten baita. Alabaina, udalerriko herritar guztien laguntza behar-beharrezkoa da, bai antolatzeko, bai abian jartzeko.

Gainera, denborak aurrera egin ahala, jarraitutasuna bermatuko duen belaunaldi-txanda ziurtatu nahi da. Hori dela eta, Epifaniaren aldeko taldeak eta udalak herritar guztiak parte hartzera animatu nahi dituzte, gazte zein helduak. Arrigorriagako ekitaldi enblematiko hau urtarrilaren 5ean egiten da beti, 19:00etan, udaletxeko plazan.

Kartela (PDF 2.2MB)