Berriak

 

Euskal Mendizale Federazioak, Arrigorriagako Udalarekin lankidetzan, mendiko prebentzioari eta segurtasunari buruzko doako jardunaldia antolatu du azaroaren 29rako (osteguna). Kultur Etxeko ikus-entzunezkoen aretoan egingo da, 19:00etatik aurrera.

Durangoko mendizale eta larrialdietako mediku Izaskun Agirre izango da hizlaria eta mendiko prebentzioarekin eta segurtasunarekin lotutako gaiak jorratuko ditu. Honako alderdi hauek azpimarratuko ditu: arriskuen prebentzioa, larrialdietan jarraitu beharreko protokoloa eta prozedura seguruak mendian.

Bi orduko iraupena izango du, eta herritarrak zuzenean prestatzea du xede, mendi-ekintzetan istripuen kopurua murrizte aldera. Honako hauek azpimarratuko dira: istripuei buruzko datuak, zergatiak eta ezaugarriak; jardueren aurretiko plangintza; jarduera bakoitzerako egokiak diren materialak eta ekipoak; lehen sorospenetarako botika-kutxa oso eta eguneratu baten gutxieneko materiala; erabakiak hartzea; jarduketa-protokoloak ekintza egin aurretik, bitartean eta ondoren; orientatzeko tresnak; jarduera bat egiteko gaitasun fisiko eta teknikoa nola baloratu; edo larrialdietan aplikatzeko lehen sorospenetarako prozedurak.

Kartela (PDF 236KB)