Berriak

 

Azaroaren 30ean (ostirala), 18:00etatik aurrera, Arrigorriagako liburutegian (erdigunean) ipuin-kontaketa musikatuko saio bat egingo da 3-5 urte arteko haurrentzat. Haurrek familiarteko batekin batera egon beharko dute.

Amaia Arriaran kontalariak eskainiko du “Do, re, mi, golkoa bete ipuin” ikuskizuna, eta ekitaldia ikusteko aldez aurretik gonbidapen bat eskuratu beharko da. Gonbidapena liburutegian bertan jaso ahal izango da, azaroaren 26tik (astelehena) aurrera, 16:30etik 20:30era.

Amaia Arriaran artista polifazetikoa da: clowna, abeslaria eta ipuin-kontalaria, besteak beste. Bergaran jaio zen, eta duela urte batzuetatik, clownaren eta ahozko kontaketaren bidez ateratzen du bizimodua. Oraingo honetan, bere ipuinekin irudimena piztuko du, ezinezkoa egingarri bihurtuz, animalien inguruko kantak egongo dira, eta abentura izugarriak bizi ahal izango dira.