Berriak

 
Arrigorriagako Udalak bizikletak garbitzeko gunea jarri du udal-kiroldegiaren atzeko aldean. Hemendik aurrera, nahi duten herritar guztiek erabili ahal izango dute. Aldi berean bi bizikleta garbi daitezke eta zerbitzua doakoa da. Hala ere, erabili ahal izateko aldez aurretik giltza eskatu behar da atezaintzan. Udalak 11.205 euroko inbertsioa egin du zerbitzu hori ezartzeko.