Berriak

 

Hamaika antzerki-taldea Lonbo Aretora itzuliko da ostegunean; joan den martxoan estreinatu zuen “Semillas del pasado” lana eskainiko du berriz ere. Emanaldia gaztelaniaz izango da, eta 70 minutu inguru iraungo du. 19:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balioko du.

Beste behin ere, Felipe Cuétara izango da zuzendari, eta aktore, berriz, Mª Victoria Albizua, Macarena Ortega, Blanqui Rotaetxe, Manoli Esteban, Loli Noguera, Maika González, Mari Carmen Relancio, Juana Mari Pérez, Conchi Allende, Marisa Saéz de Villareal eta Julia Merino. “Semillas del pasado” edonolako herri batean gertatzen da, aspaldiko garai batean eta landako eguneroko lanean. Ugazabandrearen lurretan, emakume batzuk lanean ari dira, eta besteak gertatzen denaren lekuko dira. Esaten da, hitz egiten da, komentatzen da, xuxurlatzen da… Gaur, ordea, ezusteko gertakari bat jazo da, eta dena aldatuko du; gaur fruitua emango dute iraganean ereindako hazi batzuek.