Berriak

 

Ibilgailuak sartzeagatiko eta aparkalekuak erreserbatzeagatiko 2018ko tasaren kobrantzaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta jendaurrean egoteko aldia bukatuta, gogorarazten da tasa hori borondatez ordaintzeko epea 2018ko azaroaren 26tik abenduaren 26ra izango dela. Borondatezko epean ordaintzen ez bada, exekuzio-bidetik kobratuko da.

Halaber, helbideratutako ordainagiri guztiak 2018ko abenduaren 10ean zordunduko dira kontuetan. Ordainketa banku-erakunde hauetan dagokion kopurua sartuta egin daiteke: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, CAIXABANK eta NAFARROAKO RURAL KUTXA. Bestalde, Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) administrazio-bulegoetan bertan ere ordain daiteke. Ordaintzeko beste metodo batzuen berri izateko, galdetu HAZen udal-bulegoetan, bai herrigunean, bai Abusu Zentro Soziokulturalean, 8:00etatik 14:45era. Zalantzarik izanez gero, deitu 944 020 200 telefono-zenbakira.