Berriak

 

Arrigorriagako EUSKARALDIan izena eman dutenek AHOBIZI eta BELARRIPREST txapa eskuratu ahal dute Kiroldegian, Udaletxeko HAZ zerbitzuan edo Abusu Zentro Soziokulturalean azaroaren 12tik aurrera.   Txapa azaroaren 23an jantzi eta abenduaren 3ra arte aldean eroan behar dute, 11 egunez, edonora doazela, soinetik kendu gabe.

Egun horietan, EUSKARALDIAren ariketaren hasiera eta amaiera uneak irudikatzeko zenbait ekitaldi antolatuko ditu Arrigorriagako EUSKARALDI batzordeak, Arrigorriagako udalern laguntzarekin: azaroaren 23an, ostiralean, udaletxe aurreko plazan 19:30ean, herriko zenbait musikarik lagunduta, EUSKARALDIAri elkarrekin emango diogu hasiera. Handik hamar egunera, abenduaren 2an, igandean, ostera, ariketa sozialari amaiera emateko herriatarrek MINTZODROMOAn parte hartzeko aukera izango dute, eta horretarako izena eman beharra dago azaroaren 26a baino lehen.

Informazio gehiagorako, jo Udal Euskara Zerbitzura. euskarazerbitzua@arrigorriaga.eus