Berriak

 

“Ongi etorri lagun” haurrentzako musikal antzeztuak Twin Melodyren lekukoa hartuko du Arrigorriagako Udazkeneko Kontzertuen barruan. Lonbo aretoan izango da Zirtaka antzerki taldearen ikuskizuna, 12:30ean, eta sarrerek 5 euro balioko dute haurrentzat, eta 7 helduentzat.

Lanak gure gizartearen egoera erakusten du: beste herrialde batzuetatik etorritako haurrak, eta nola integratzen diren Euskal Herrian. Musika-emanaldi bat da, eta abesti gehienak Artizarra Musikaltegiko abeslariek grabatu dituzte, Zambia, Bolivia, Sahara, Errumania eta beste hainbat jatorritakoek.

Mari Lekaren eta Panpoxaren eskolara, bat-batean, atzerriko haurrak agertu dira. Batzuk senideek ekarri dituzte, besteak gerratik ihesi ari dira… Lagunduko diguzue ongietorria egiten eta elkarrekin euskaraz bizitzeko pauso bat ematen?