Berriak

 
 Gure herrian izan den azken eraso sexistaren harira, gertatutakoa egiaztatu ondoren, Udaleko talde politikoek hau adierazi nahi dute:

1. Modu argi eta irmoan salatzen dute eraso hori, eta babes osoa adierazten diote erasotua izan zen gazteari eta haren ingurukoei. Haien esku jartzen dituzte une zail hauetan behar izan ditzaketen udal-baliabide guztiak.

2. Erabat gaitzesten dituzte emakumeen osotasuna eta bizitza urratzen dituzten ekintza edo jarrera diskriminatzaile guztiak.

3. Eraso sexistak emakume eta gizonen desberdinkeria-egoeraren ondorio larriena dira, eta errua ez da inoiz emakumeena, erasotzailearena baizik.

4. Konpromiso sendoa hartzen dute indarkeria matxistaren kontra eta emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko, Udalaren Berdintasunerako Planen bidez.

5. Dei egiten diete Arrigorriagako herritarrei eraso hori gaitzesten dutela adierazteko. Horretarako, kontzentrazioa egingo da ostegun honetan, azaroaren 8an, 19:00etan, udaletxean.

Adierazpen instituzionala (PDF 54,9KB)