Berriak

 

Aurreko urteetan bezala, Padura Mendi Taldeak, Arrigorriagako Udalarekin elkarlanean, Mendi Astea antolatu du; azaroaren 10etik 16ra bitartean izango da. Ohi bezala, zenbait hitzaldi egingo dira Lonbo Aretoan. Datorren larunbatean hasiko da, azaroaren 10ean, “Everest, un reto sobrehumano” filmaren proiekzioarekin; film horrek Alex Txikon alpinista bizkaitarra du protagonista.

Emanaldia doakoa izango da, aretoa bete arte, eta 19:30ean hasiko da.

Bi egun geroago, azaroaren 12an (astelehena), Jorge García-Dihinxek hartuko du lekukoa, “La Meteo que viene” blogaren autoreak, eta honi buruz arituko da: “Nibologia eta elur-jausiak, nola jokatu mendian neguan”. Hitzaldi hori eta hurrengo biak ohiko ordutegian izango dira, 20:00etan.

Ostegunean, hilak 15, Fernando Díezen txanda izango da; Padurako bazkidea da, eta Bizitegiko boluntarioa. “Mendizaletasuna, boluntariotza eta gizarte-bazterkeria” izango ditu hizpide. Azkenik, Javier Torreirok emango dio amaiera aurtengo Mendi Asteari, azaroaren 16an. Torreiro “Al filo de lo impresentable” blogaren autorea da, eta Pakistanen izandako esperientziak kontatuko ditu “Baltoro-Karakorum glaziarreko trekkinga” hitzaldian.