Berriak

 

Ohikoa denez, Arrigorriagako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak diruz laguntzen dituen udazkeneko kontzertuen zirkuitua dela eta, lau kontzertu antolatu ditu Lonbo Aretoan, azaroan hainbat musika estilo udalerriko herritarrei gerturatzeko.

“Udazkeneko kontzertuak” foru-programan beste udalerri batzuek ere parte hartzen dute, bakoitza bere programarekin. Programaren helburua da musika-jarduera sustatzea eta herritarren artean ezagutaraztea, parte hartzen duten udalerrietan kalitatezko kontzertuak eskainiz.

Horri dagokionez, Arrigorriagak Twin Melody arrakastatsuen gazteentzako ikuskizuna ekarriko du, baita haurrentzako musika- eta antzerki-ikuskizun bat, rock alternatiboko kontzertu bat eta gala liriko tradizionala ere.

Udazkeneko kontzertuen zikloa azaroaren 9an, ostiralean, hasiko da, Twin Melody Ordiziako biki arrakastatsuen emanaldiarekin. Bikotea oso ezaguna da gazteen artean, eta 20:00etatik aurrera izango ditugu Lonbo Aretoan. Jakinda aretoa bete egingo zela, sarrerak aurrez saldu ziren, eta tokiak 45 minutuan agortu ziren.

Bigarren kontzertua handik bi egunetara izango da, azaroaren 11n, igandean, 12:30ean. Lonbo Aretoko agertokiak “Ongi Etorri lagun” ikuskizuna hartuko du, musika eta antzerkia nahasten dituen musikala. Bertan, integrazioari buruz arituko dira. Haurren sarrerak 5 euro balio du, eta helduenak, berriz, 7 euro.

Azaroaren 23an, ostiralean, Meridian taldea izango dugu, gitarrarik gabeko rock alternatiboa eskaintzeko. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Bertako banda hori Lonbo Aretoan ikusteko sarrerek 7 euro balio dute. Bandas Pasion Rock Lehiaketa Nazionalean lehen saria eskuratu zuten.

Zikloa ixteko, azaroaren 24an, larunbatean, Gala Liriko tradizionala izango dugu, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso dutenekin. Oraingo honetan, Elisene Alzola Garamendiren biolinaz gozatu ahalko dugu, baita Arrate Zubigaray Orbearen klabe ederrarekin ere. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarreraren prezioa 9 euro izango da.