Berriak

 

Kanpainaren helburua da herritarrei jakinaraztea zeintzuk diren eman behar dituzten urratsak, euren izen-abizenen grafia euskarara aldatzeko. “Apelliduak abizendu” kanpainak azaltzen duenez, Euskaltzaindiaren web-orrialdean (www.euskaltzaindia.eus) kontsulta daiteke izen edo abizen bat nola idatzi behar den euskaraz, izapideak egiten hasi baino lehen.

Horrekin lotuta, hasierako urratsa da erregistro zibilera edo epaitegira joatea eta izenaren edo abizenaren grafia euskarara aldatu gura duzula esatea; ondoren, dagokion eskabidea bete beharko duzu. Adingabe batek eginez gero, gurasoekin batera egin beharko du eskaera hori.

Inprimakia bete ostean, zenbait agiri aurkeztu beharko dira: NANaren fotokopia, jaiotza-agiriaren ziurtagiri literala (jaioterriko epaitegian edo www.justizia.eus webgunean lor daiteke), errolda-ziurtagiria (udalean ematen dizute) eta familia-liburua. Interesduna adingabea bada, aitaren eta amaren NANa eta errolda-ziurtagiria ere aurkeztu behar ditu.

Kartela (PDF 152KB)