Berriak

 

Datorren urriaren 28an (igandea), 12:30ean, “Haurrak eta lapurrak 2” filma emango da, euskaraz eta doan, Lonbo Aretoan. Ordu eta erdi inguru irauten du filmak, eta “Operación Cacahuete” filmaren jarraipena da.

Oraingoan, Surly eta bere taldea Oakton Cityko alkatearen planak ezerezten saiatuko dira, euren etxea eraisteko asmoa baitu, Liberty parkea, inguru horretan jolas-parke bat eraikitzeko.