Berriak

 

Guggenheim Bilbao Museoak izaera sozialeko heziketa-programa bat eskaintzen du. Horren barnean, museoko langile boluntarioek emandako hitzaldiak eta tailer praktikoak, erraz egitekoak, eskainiko dira, bai eta museoan zeharreko bisita komentatu bat ere. Hauek dira programaren helburuak: elkarrizketa eta parte-hartzea sustatzea eta bertaratzen diren guztien artean esperientziak eta ezagutzak partekatzea. Labur esanda, ikasteko jardunaldiak izango dira, inguru dinamiko eta lasaian.

rdu eta erdiko iraupeneko lau saio egingo dira, eta astero jarduera hauek izango ditugu: bi hitzaldi, bisita komentatu bat museoan zehar eta tailer bat. Azaroaren 5ean, 12an eta 26an (astelehenak) izango dira, 18:00etatik 19:30era, Arrigorriagako Kultur Etxean. Parte-hartzaileen taldea museorako bisitaren egunean finkatutakoa izango da.

Parte hartzeko interesa dutenek urriaren 29ra arte eman dezakete izena Arrigorriagako Kultur Etxean, arratsaldeko ordutegian (16:30etik 20:30era).