Berriak

 

Khea Ziater konpainiak ostiral honetan Lonbo Aretoko agertokira ekarriko du "Los visitantes" bere sorkuntza. Lanaren zuzendaria Unai Garate da, eta honako hauek interpretatzen dute: Arrate Etxeberria, Jon Maia, Hibai Etxeberria, Leire Ucha, Raketa Brokobitx eta Txubio Fernández de Jauregui. Gaztelaniaz eskainiko da lana eta 105 minutu irauten du. 20:00etatik aurrera eskainiko da eta sarrera bakoitzak 9 euro balioko du.

Zertara datoz Bisitariak? Hainbat kultur esparrutako sei artista ezagun bilduko dira zabaltza moduko batean, jan-edanean aritzeko: aktoreak, musikariak, pentsalariak, poetak… eta ikusleekin partekatuko dute hautatutako gaiei buruz duten iritzia. Gogoeta eta elkarrizketa irekiak, iritzi desberdinak umore eta musikarako txoko bat.