Berriak

 

Udalaren III. Berdintasun Planeko ahalduntzeko ekintzei eta balio-aldaketei erantzuten die amatasuna genero-ikuspegitik lantzeak. Ekimenaren xedea da amatasunari buruzko gogoeta egitea gizarte-gai gisa, honako alderdi hauen inguruko galderei erantzun ahal izateko, besteak beste: emakumeen bizitzan dakartzan aldaketak, zer gertatzen den ama ez izatea erabakiz gero edo amatasunaren inguruan dagoen ikuspegi idealizatua.

Mendeetan, emakumeek ama izan behar izan dute, eta, gainera, amatasun idealizatu baten berri eman behar izan dute. Ama eta alaba izatea, ordea, esperientzia konplexuegiak eta kontraesanezkoegiak dira gizarte-eredu bakar batean sartzeko.

Ildo horretan, amatasunarekin lotutako lehenengo tailer hori "Ama artean" izendatu dugu, eta honako hauei buruzko gogoeta egitea du helburu funtsean: helarazten dizkiguten amatasun-ereduak, gehienbat maskulinoa izan den literatura tradizionalean historikoki amatasuna ez agertzea, eta emakumeen bizitzan eta gizarte guztietan funtsezkoa izan den gai honi buruz hitz egiteko (ez beti zuzenean) emakumeek sortu dituzten estrategiak.

SKOLASTIKAko Josune Muñozek gidatuko du saioa eta alderdi hauek landuko dira: amatasuna esperientzia eta instituzio gisa; amatasuna literaturan: eleberriak eta autobiografiak; eta amatasuna iruditan.

Saioak Kultur Etxean egingo dira azaroaren 15, 22 eta 29an eta abenduaren 13an (asteazkena), 19:00etatik 21:00etara. Tailerrean izena emateko epea urriaren 24tik azaroaren 7ra bitartean izango da zabalik erdiguneko eta Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ).

Aldi berean, "Ama artean" lehenengo tailer hori EMAKUNDEren XV. Foroan (2018) sartu da, eta pertsona bakoitzak berdintasunezko gizartea eraikitzean duen erantzukizunari egiten dio erreferentzia: "Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna".