Berriak

 

Zubietxeren Arte Tailerrak “Barneko joan-etorriak / Vaivenes interiores” erakusketa aurkeztu zuen urriaren 15ean Abusu Zentro Soziokulturalean, eta urriaren 26ra arte egongo da ikusgai. Erakusketa hori Zubietxe Elkartearen Eguneko Zentroko Arte Tailerraren (TAZ) eta Abusuko Liburutegiko mikrokontakizunen tailerraren arteko lankidetzaren ondorioz sortu da.

Hau izan da emaitza: hogeita bat sorkuntza plastikorekin lotutako hogeita bat mikrokontakizun, adierazpen plastikoak literaturako adierazpenekin –eta alderantziz– konektatzen dituen joan-etorri batean. Adierazpen horiek guztiak egileen barru-barrutik sortu dira, salbuespenik gabe.

Erakusketaren helburua da agerian jartzea artearen munduko profesionalak ez diren zenbait pertsonak pazientzia handiz sorkuntza artistikoak lantzeko egin duten eguneroko lana. Haien lanaren emaitzak ezagutarazi nahi dira, eta haien sorkuntzak agerian jarri, kultura-ekarpen garrantzitsu gisa.