Berriak

 

Udazkeneko Kontzertuak ekitaldi tradizionalaren barruan, azaroaren 9an (osteguna), 20:00etan, Lonbo aretoan egingo dute emanaldia Twin Melody ezagunek. Ordiziako bikiek duten arrakasta ikusita (ia milioi bat harpidedun dituzte Youtuben, eta iaz Arrigorriagan izan zen Go:azen musikaleko protagonistak dira), orduan bezala, bi egunez erosi ahalko dira sarrerak aldez aurretik.

Hala, sarrerak datorren ostiralean (urriaren 19a), 17:00etatik 19:00etara, eta larunbatean (urriaren 20a), 12:00etatik 14:00etara, erosi ahal izango dira, Lonbo aretoko leihatiletan. Bakoitzak, gehienez ere, lau sarrera erosi ahal izango ditu, eta sarrera bakoitza 9 euroren truke.