Berriak

 

Hamargarren urtez jarriko dugu abian Berbalagun izeneko egitasmoa, Arrigorriagako Udal Euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak antolatua. Horrela, ikasturte honetan ere euskara garatu, hobetu eta batez ere ERABILI nahi duenak horretarako aukera izango du Arrigorriagan, zenbat eta erabiltzaile gehiago, orduan eta komunikazio tresna hobea izango baitugu.

Gogoratu parte-hartzea doakoa dela eta edonor izan daitekeela berbalagun, euskara ikasten ari dena, garai batean ikasi eta berreskuratu nahi duena, euskaldun berria eta euskaldun zaharra… 

Beraz, astean ordu bete lagun giroan eta euskaraz pasatzeko prest bazaude, alegia, EUSKARA ERABILI nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Tel: 944020211 - 944002060
bulegoa@arrigorriagakoeuskaltegia.eus