Berriak

 
Datorren ostegunean, urriaren 18an, 20:00etatik aurrera, Lonbo Aretoan, “Love” film laburra aurkeztuko da. Javier Chueca aurpegi askotako artistak zuzendu du, eta Arrigorriagako institutuko Gorane Chueca eta Peio Ibarretxe dira bertako aktoreak. Sarrera doan da maitasuna edozein unetan irits daitekeela eta Juanek bere maitasuna aitortzeko unerik okerrena aukeratu duela kontatzen digun film hau ikusteko.