Berriak

 

Datorren larunbatean, urriaren 20an, Indoor Cycling maratoi bat antolatuko da Arrigorriagako udal kiroldegian. Bertan, spinnig-a gustoko duten pertsonek hiru saioz gozatzeko aukera izango dute; saio bakoitzak 50 minutu iraungo ditu gutxi gorabehera.

Lehenengo saioa 10:00etan hasiko da, bigarrena 11:00etan eta hirugarren eta azkena 12:00etan. Jarduera doakoa da, baina 24 leku baino ez dira egongo saio bakoitzeko; hortaz, aldez aurretik eman beharko da izena kiroldegiko atezaindegian.