Berriak

 

Arrigorriagako udal-liburutegiak (herrigunea) antolatzen dituen literatura-saioen harira, datorren asteazkenean, urriaren 18an, Miren Begoñe Jauregi Zabala idazleak “Un día hice un cuento” liburua aurkeztuko du Kultur etxean. Idazlea bertan izango da, eta ekimena 19:00etan hasiko da.

Lanak 15 kontakizun jasotzen ditu, denak ala denak autorearen arimatik paperera doazen ametsen gisan. Autorearen barne-ahotsak askotariko esaldiak, sentipenak eta emozioak pizten ditu, eta horiek zuzenean hitz egiten diote barnean daramagun haurrari. Aurkezpenean, Miren Begoñek bere ipuin batzuen irakurketa dramatizatua egingo du.