Berriak

 

Arrigorriagako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko sailaren bitartez, jada prest du udalerriko langabeei zuzenduriko prestakuntza-programa osatzen duten hiru ikastaroetan onartutako pertsonen zerrenda; gainera, ikastaro horiek non eta noiz egingo diren ere erabakita dago.

Eskolako jantokiko begirale-ikastaroa urrian hasiko da, 25 ordu iraungo du, eta hiru talde egongo dira. Lehen taldea udaletxeko prentsa-aretoan izango da, urriaren 15etik 19ra, 09:00etatik 14:00etara. Bigarrena udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da, ordu berean, azaroaren 5etik 9ra. Azkenik, hirugarren ikastaroa Abusu Zentro Soziokulturalean izango da, urriaren 22tik 26ra, 09:00etatik 14:00etara.

Word eta Excel erabiltzen ikasteko informatika ikastaroari dagokionez, urriaren 22tik azaroaren 2ra egingo da, Gailur Zentroan (Mikel Alonsotegi 3), 09:00etatik 14:00etara.
 
Bukatzeko, elektrizitateari buruzko oinarrizko kontzeptuei eta GT eta BTko instalazioen elektrizitaterako, muntaketarako eta mantentze-lanetarako lan-arriskuen prebentzio espezifikoari buruzko ikastaroa, 45 ordukoa, azaroaren 5etik 16ra izango da, udaletxeko prentsa-aretoan, 09:00etatik 14:00etara.

Onartutakoen zerrenda (PDF 311KB)