Berriak

 

Urriaren 4an epaimahaiak epaia eman zuen, eta Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak antolatutako X. Arrigazte Argazki Lehiaketak baditu hiru irudi irabazleak. Lehiaketara 53 lehiakidek eginiko 98 argazki aurkeztu ziren. Horietako 19 bertako gazteek egin zituzten, 16 eta 35 urte artekoek, eta gainerako parte-hartzaileak Espainia eta Euskadi osokoak izan ziren. Alboko udalerrietako gazteek parte hartu dute, hala nola Basauri edo Galdakaokoek, Bizkaiko probintziakoek (Trapagaran eta Ermua, besteak beste), baina baita beste udalerri batzuetakoek ere (Toledo, Murtzia eta Las Palmas, esaterako). Eta jakina, baita Gasteiz, Irun eta Donostiakoek ere.

"Gazteak munduan" lelopean, epaimahaikideek lanak baloratzeko honako hauek hartu dituzte kontuan: enkoadraketa, osaera, mezua edo irudiek helarazitako emozioak. Hautaketa egin ostean, Jon Chica Parada galdakoztarraren "Estelas sagradas" lana saritzea erabaki zen. Hortaz, argazki onenari dagozkion 350 euroak eskuratu ditu.

Irabaztetik hurbil geratu da "Asiáticos en el camino" lana, Jerez de la Fronterako Auxiliadora Enríquez Torralbarena, eta 250 euro jaso ditu. Halaber, gure bizilagun Jonathan Mayo Cabeza ere gertu ibili da, Brightonen egindako "Bidai kolorestatua" argazkiarekin. Hirugarren sariari dagozkion 150 euroak jaso ditu.