Berriak

 

Aurreko seihilekoan bezala, Arrigorriagako Udalak zenbait programa antolatuko ditu mendekotasuna edo desgaitasuna duten senideak zaintzen dituzten Arrigorriagako herritarrentzat, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Udaleko Gizarte Zerbitzuek azaldu duten bezala, mendekotasuna edo desgaitasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonek antsietate, depresio eta gainkarga handia izan ohi dute. Sail honetatik hainbat zerbitzu ematen dira, guztiz doan, udalerriko zaintzaileen eta haien senideen ezinegon emozionala arintzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Hori horrela, laguntza psikologikoko talde bat dago zaintzaileen eskura, astelehenetan 10:45etik 12:30era, Gizarte Zerbitzuetan. Bertan, familiaren arloko zaintzan aditua den psikologo baten laguntzarekin, zaintzen dituzten pertsonen ongizatea hobetzeko jarraibideak ematen zaizkie.

Era berean, oroitarazi nahi dizuegu kolektibo horrek, hain zuzen, eskari handia izan duen ikastaro berri bat hasiko duela urrian: Dolua lantzeko tailerra, mendekotasuna edo desgaitasuna dutenen senideentzat. Horren helburua da kalitatezko zaintza-lanak egiteko baliabideak ematea. Astearteetan izango da, 16:30etik 18:30era, Arrigorriagako Udal Euskaltegian.

Parte hartzeko baldintza bakarra Arrigorriagan bizitzea eta senide bat zaintzen aritzea dira. Interesdunek Gizarte Zerbitzuetara jo (Urgoiti pasealekua 55, 1. solairua) edo 944 020 205 telefono-zenbakira deitu dezakete.