Berriak

 

Eskola giroa euskalduntzeko asmoz institutuko DBHko 1 mailako ikasle guztiek bertsolaritza ikastaro bat jasoko dute aurten, Arrigorriagako Udaleko Euskara Zerbitzuak sustatuta. Horrenbestez, orotara 100 ikaslek parte hartuko dute. Ikastalde bakoitzak seis saiotan landuko du bertsolaritza, eskola orduetan eta ikasgelan bertan.

Bertsolaritzaren bidez gazteen euskararen ahozko adierazpena, erabilera, bizitasuna eta kalitatea handitzea da programa honen helburu nagusia. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kide den Arkaitz Zipitria bertsolariak emango ikastaroa. Besteak beste honako jarduerak egingo dituzte: bat-bateko bertsoaldiak entzun, bertso jarriak abestu, gai desberdinen inguruan hausnartu, idatzi, euskara landu, euskaraz bizi eta lagunekin ondo pasa. Horrekin batera, hizkuntzaren beraren hainbat atal ere landuko dituzte ikasleek, hala nola lexikoa, sintaxia, metrika, erritmoa, argudioa…

Jarduera honen bidez, beste helburu asko lortu ahal izango dituzte ikasleek: eguneroko ahozko egoera komunikatiboetan erosotasunez aritzea; poliki-poliki hizketarako trebezia, grazia, eta bizitasuna eskuratzea, eta bertsoak eskaintzen duen hizkuntzaren arlo ludikoa ezagutu eta sormena garatzea.

Astero gai desberdin bat izango dute ardatz (Azaroak 25, Beldur barik, teknologia berriak, San Tomas, Euskararen Eguna, kontsumismoa, bizikidetza, Inauteriak, Martxoak 8). Ikasturtean zehar egindako lanak ikastetxean nahiz ikastetxetik kanpo erakutsiko dituzte ikasleek abestuz nahiz institutuko hormetan jarriz.