Berriak

 

Urtero bezala, Arrigorriagako Udaleko Zainduz programaren bidez, hainbat zerbitzu eskaintzen zaizkie mendekotasun edo desgaitasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonen senide zaintzaileei. Programa erabat doakoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera finantzatzen da. Horren baitan, askotariko zerbitzuak eskaintzen dira: zaintzaileentzako laguntza psikologikoa, narriadura kognitibo arin-moderatua dutenentzako psikoestimulazioa, eta prestakuntza-saioak.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek ohartarazten dute mendekotasuna edo desgaitasuna duten senideen zaintzaileek prestakuntza espezializatuak eskatu eta behar dituztela, eguneroko zaintza-lanari aurre egiten laguntzeko. Ildo horri jarraikiz, 2018ko urri honetarako Dolua lantzeko tailer bat antolatu da. Prestakuntza-saioa Udal Euskaltegian eskainiko da, urriaren 9an, 16an eta 23an (astearteak), 16:30etik 18:30era.

Parte hartu edo zalantzaren bat argitu nahi dutenek 94 402 02 05 telefono-zenbakira deitu edo zuzenean udaleko Gizarte Zerbitzuetara (Urgoiti pasealekua 55) jo dezakete.