Berriak

 

Irailaren 20an hasi zen EUSKARALDIAn izena emateko epea; azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da, Euskal Herri osoan. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko proposamena egiten duen ariketa sozialean parte hartu nahi duenak honako udal-gune hauetan eman ahalko du izena: kultur etxean, Abusu Zentro Soziokulturalean, udal-euskaltegian, kiroldegian, gaztegunean eta udaletxean bertan.

Sarean ere eman daiteke izena (www.euskaraldia.eus), baita epe honetan kalean jarriko diren postuetan ere, hala nola datorren urriaren 21ean egingo den euskararen asteko azokan.

11 egun horietan, bi modu izango ditugu euskara aktibatu ahal izateko. Ahobizi rola aukeratzen duena euskaraz arituko da beti, nahiz eta besteek gaztelaniaz erantzun. Salbuespen bakarra besteak euskaraz ez jakitea da. Belarriprest-ek euskaraz egin diezaieten eskatuko diete guztiei, nahiz eta haiek gaztelaniaz erantzungo duten. Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da; Belarriprest izateko, berriz, ulertu egin behar da. Beraz, euskaraz jakinda, Ahobizi edo Belarriprest aukeratu daiteke.

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago behar izatekotan, Udaleko euskara zerbitzuari  egin ahal zaio kontsulta, edo ekimen honetarako sortutako euskaltzaleen batzordeari, honako helbide elektroniko honetan: arrigorriaga365@gmail.com