Berriak

 

“Arrigorriagan kirola euskaraz” programaren bitartez kirola eta euskara elkarren eskutik joatea lortu zen 2018ko Madalenetan.  Hain zuzen ere, kirol jarduera ezberdinak aintzat harturik, futbol, padel, saski eta pilota elkarteekin hainbat ekintza elkar lanean burutu ziren.  Batetik, kirol jarduera horien zuzeneko erretransmisioak egin ziren eta, bestetik kirolari nahiz publikoarekin “Baietz lortu partidetan ere euskaraz” jolasa burutu zen. 

Sensibilizazio-jardunaldiak izan ziren, izan ere, kirol-jarduerak egin ziren bitartean. “speaker” batek euskaraz animatu zuen giroa. Aipatutako 4 kiroletan hurrengo euskarriak erabili ziren: iragarpen kartelak, pegatinak, argazkiak, eta bideoak.  

Pilotan, padelen, futbolean eta saskin egindako bideoak ikusgai egongo dira udalaren web orrian eta zuzenean esteka hauetan: